EDUARDO ARROYO

2017tik 2018ra, Bilboko Arte Ederren Museoan egin zen Eduardo Arroyoren lanei buruzko erakusketa.

Bilboko Arte Ederren Museoa

Liburu honen ekoizpena egin genuen, eta, 2017an, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak “Ondoen Editatutako Liburuaren” saria eman zion “Arte Liburua” kategorian.

Artelanak erakusteko artelana

Argitalpenean, inprimaketako zenbait teknika nahasten dira: kuatrikromia eta pantonea, artelanen erreprodukzioari eskainitako orrialdeetan; bernizak eta tinta zuzenak, testuko orrialdeetan; serigrafia, azaletan… Era berean, paper desberdinak erabili ditugu liburuko sekzioen arabera. Horrez gain, Otabind koadernaketa-sistemak liburuaren irekiera erosoa bermatzen du.