ABC

“ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa” erakusketa eta Bilboko Arte Ederren Museoaren 110. urteurrena direla eta argitaratutako oroitzapenezko katalogoa.

Erakusketa Kirmen Uribe idazlearen komisario literarioaren laguntzaz egindako proposamen berria zen, eta, museoko instalazioen berriztapenarekin batera, jendeari artea erakusteko modu berria izan zen.

Lanak antolatzeko modu tradizionalaren ordez, ordena “alfabetikoa” ezarri zen, 27 letra gehi espainierako alfabetoaren “ll” digrafoa eta “ts”, “tx” zein “tz” euskal digrafoak kontuan hartuta. Guztira, 31 zeinu ziren, eta Kirmen Uribek inspirazio moduan erabili zituen, haietako bakoitzean euskaraz, espainieraz, ingelesez edo frantsesez termino “gidaria” aurkitzeko. Azkenik, zerrenda hori erabili zen museoko bildumaren erakusketarako lanak hautatzeko orduan.