Concept Hotel Group
Diego Calvo sortzailearen esanetan, aldizkaria tresna hobezina da, taldeko hotelek oinarri dituzten zutabeekin lotutako historiak azaltzeko: artea, musika, diseinua, arkitektura, zinea eta moda.
Argitalpenak haien establezimenduetako bezeroak eta jende guztia ditu helburu, eta bere nortasuna dauka: hotel-markako establezimendu guzti-guztien ezaugarri bereizgarri diren izaeraren eta benetakotasunaren adierazgarri. Filosofia horren arabera, hemen haien “A story to tell – Azaldu beharreko historia” eslogana paperean jartzea da xedea.
Lehenengo ale honek honako hauexei buruzko historiak oparitzen dizkigu, besteak beste: galdutako eta prezio estratosferikoetan saldutako Princeren biniloak, Ibiza 92, “Retrosweat” eta “mitoen argazkilaria” zen Terry O´Neill mitikoa (erredundantzia bada ere). Izan ere, Brigitte Bardoti egin zion argazki zoragarria agertzen da argitalpenaren azalean.














