Skip to content Skip to footer

Lege-oharra

Grafilur.es Grafilur SAren webgunea da. Web egoitzaren eta bertako edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sorkuntza-lanak, softwarea) jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak Grafilur SArenak dira, eta ez du inolako erantzukizunik izango ez eduki horietan ez eduki horien kalitatearen, fidagarritasunaren, zehaztasunaren edo zuzenketaren ondorioz sortu daitezkeen erreklamazioetan.

Erabiltzaileak behar besteko konpromisoa hartuko du, Grafilur SAk bere web egoitzan eskaintzen dituen edukiak zein zerbitzuak behar bezala erabiltzeko eta honako honexetarako ez erabiltzeko: legez kontrakoak edo fede onaren eta legezko ordenamenduaren aurkakoak diren jarduerak garatzea; arrazistak, xenofoboak, pornografiko-ilegalak, terrorismoaren apologiarakoak edo giza eskubideen aurkakoak diren edukiak edo propaganda zabaltzea; Grafilur SAren, bere hornitzaileen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragitea; eta sarean birus informatikoak edo lehen aipatutako kalteak sorrarazi ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea.

Grafilur SAk behar besteko eskubidea izango du, aldez aurretik jakinarazi gabe bere web egoitzan egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko. Izan ere, ematen dituen zerbitzuak zein edukiak eta horiexek aurkezteko edo lekuratzeko darabilen modua aldatu, ezabatu edo erantsi ahal izango ditu.

Grafilur SAk aurreko baldintzen ez-betearazpena eta bere web egoitzan aurkeztutako edukien edozein erabilera bidegabe jazarriko ditu, eta, horretarako, zuzenbidearen arabera zehaztutako ekintza zibil eta penal guztiak erabili ahal izango ditu.

Grafilur SAk Grafilur.com webeko edukiak erreproduzitzen ez direnean baino ez du emango bere edukiak beste web egoitza batzuetan haiek egokitzat jotzen duten tratamenduaren bidez aipatzeko baimena.

Bere web orriren baterako hipertestu-estekarik agertuz gero, erabiltzaileek Grafilur.es webgunean sartzen ari direla jakin behar dute, eta haren URL helbidea ikusi beharko dute euren nabigatzailean.

Aurretiazko erregistroaren bidez erabiltzaileek eskuragarri dituzten zerbitzuei dagokienez, datu guztiak pribatutasun zorrotzenean gordetzen dira indarreko legeriaren arabera.

Grafilur SAk bere harpidedunen datu pertsonalen babesari buruzko legeria hori betetzen du, eta isilekotasun zorrotzenean gordetzen ditu, Datu Pertsonalen Babesari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan (DBLO) xedatutakoa eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legean (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) xedatutakoa kontuan hartuta.

Grafilur.es webguneko zerbitzuetan erregistratutako erabiltzaileek une oro erabili ahal izango dituzte datuak kontsultatzeko, eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta  aurka egiteko eskubideak, DBLOn eta lege hori garatzen duten gainerako arauetan aurreikusitako baldintzen arabera, webgune honetan adierazten den bezala

  • Posta elektronikoa: hola@grafilur.es
  • Faxa: 944 409 520
  • Helbide fiskala: Cervantes Hiribidea, 51, 4º – 48970 Basauri, Bizkaia

GRAFILUR, S.A.k beharrezko neurri tekniko eta antolakuntza guztiak hartu ditu tratatzen dituen datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, bai eta baimenik gabeko hirugarrenek galtzea, aldatzea eta/edo atzitzea ekiditeko ere.