GU DESIGN INMOXR proiektuko partaide da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko SPRIk finantzatutako ikerketa-proiektua, BIM elkarreragingarritasun-plataforma bat garatzeko, higiezinen diseinu, sustapen eta salmentarako, web bidezko errealitate hedatuan oinarrituta.
Hazitek programaren ikerketa-proiektu bat da, Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak batera finantzatua Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez, URBELAN eta IMA TARIFA FLOTANTErekin lankidetzan, eta TECNALIAren (ZTBESko agentea) partaidetzarekin.
GU DESIGN, GRAFO Taldearen estrategia berri bat da diseinuko, sormeneko eta berrikuntzako proiektuetan sartzeko. INMOXR proiektuan IKT ezagutzak emango dizkio proiektuari, Errealitate Hedatua duen plataforma cloud fotorrealista bat sortzeko. Horrela, sustapeneko esperientziak erosleengan eragin estetiko/emozionala izatea lortuko da. Gainera, bere merkataritza-gaitasunari eta merkatu-ezagutzari esker, berak komertzializatuko du proiektuan garatutako ProTech plataforma.

