KANAL ANITZEKO KOMUNIKAZIOA

HOGEITA BOST URTEKO ESPERIENTZIA KOMUNIKAZIO GRAFIKOAREN EREMUAN. HORRI ESKER, BESTE KOMUNIKAZIO-MOTA BATZUETARANT ARRAKASTAZ EBOLUZIONATU AHAL IZAN DUGU.

Mezua inprimatu, errealitate gehitua erantsi, crossmedia kanpaina batean integratu, gizarte-sareen bitartez hedatu, smarthpone eta tauletan ikusi, QR kodearen bitartez irisgarri bihurtu, buletin elektronikoaren moduan transmititu, landing page pertsonalizatuak erreproduzitu… Horiek guztiak egin daitezke.

Errealitate gehituak inprimakiei informazio-geruza estra eransten die eta ordenagailuko edo gailu mugikorreko kameraren bitartez ikus daiteke. Hala, ikuste-esperientzia aberasten da, baita komunikazio-kanala sendotu ere.

Crossmedia edo kanal anitzak esaten zaizkie mezu pertsonalizatua iritsarazteko kanal desberdinak erabiltzen dituzten komunikazio-kanpainei. Izan ere, hartzailearen ezaugarriak kontuan hartzen dira: inprimaki pertsonalizatuak, SMS pertsonalizatuak, web toki pertsonalizatuak bezero bakoitzarentzat (PURL), gizarte-sareekin lotura…