AURREINPRIMAKETA ETA BULEGO TEKNIKOA

HASIERATIK GUZTIAZ ARDURATZEN GARA. PAPEREI ETA EUSKARRIEI, TINTEI, BERNIZEI ETA BUKATUEI BURUZKO AHOLKUAK EMATEN DITUGU, BETIERE PROIEKTUARI ETA AURREKONTUARI HOBEREN MOLDATZEN DIRELA KONTUAN HARTUTA…

Bulego teknikoa

Bulego teknikoak bezeroarekin batera abian jarri baino lehen lan bakoitza aztertzen du. :

  • Jarraitu beharreko prozesuak eta material egokienak definitzen dira, proiektu bakoitzak bereak dituen ezaugarrien arabera. Hala, bezeroa ez kezkatzeko izan daitezkeen zailtasunak saihesten ditugu.
  • Paper, bilbe-mota, formatu, kolore, bukatu eta abarri buruzko ideiak ematen ditugu, produktuaren diseinu teknikoa optimizatu eta azken emaitza hobea izaten laguntzeko.

Gure giza taldearen esperientzia eta profesionaltasunari material eta prozesu berrietan etengabeko prestakuntza elkartzen zaio, betiere bezeroari aukerarik onena eskaintzeko xedez.

Aurreinprimaketa

Gure aurreinprimaketaren sailean zure ideiak itxuratzen hasten dira:

  • Irudiak diseinatu, maketatu eta digitalizatzetik hasita, beharrezkoa bada, informazioa prozesatu, orrialde digitalak ezarri eta kolore-proba ziurtatuetara iritsi arte.
  • Hasieratik lana irteera desberdinetara bidali arte, prozesu guztia kontrolatu eta automatizatzeko lan-fluxua dugu: inprimaketa digitala, offset inprimaketa, e-bookak, euskarri digitalak…