Caniche Editorial argitaletxeak gure esku utzi du Mx Ultra – Un libro de Alaska y Nacho Canut deritzon liburua inprimatu eta azaleztatzeko lana. Argitalpen hori Naranjo-Etxeberriak diseinatu du.
Azala izan da atentzioa eman digun lehen gauza, kalitate handiko akaberak baititu. Edukiari dagokionez, bi atal bereizi dituen edizio txukuna daukagu begien aurrean: alde batetik, Nacho Canuten 54 irudik osatzen duten atala dugu, eta aurkako aldean, berriz, liburu bikia, Alaskak aipatu argazki horiei egiten dizkien 38 iruzkin jasotzen dituena.
Azaleztapenak desafio ederra planteatu digu: nola aurkeztu alde batetik liburukian testuak azaltzeko erabiltzen den atala, eta bestetik irudiak agertzeko baliatzen duguna. Irtenbidea: liburu bakarra eratzen duten bi atal, denok zeharo erakarriko gaituen azaleztapenarekin… Azaleztapen-lan erdia (ia artisautza-lana) eskuz egin dugu, Z formako estalki gogorra jarriz.
Hitz batez, honako hau argitalpen erabat txukuna da, irudi konbentzionaletatik hagitz urruti dagoena. Liburu-dendetan aurki dezakezue, edo bestela, on-line eskuratu Caniche argitaletxearen web orrialdeko Mx Ultra gunean.





