WEB TO PRINT

Erakundearen komunikazio-elementuen eskaerak zentralizatu, antolatu eta kontrolatzeko sistema: bisita-txartelak, katalogoak, liburuxkak, informazio-orriak…

webtoprint

Nola funtzionatzen du?

Konponbide honek dituen aplikazioen adibide bat enpresako ordezkaritza desberdinek bisita-txartelak modu zentralizatuan eskatzea litzateke:

  • Eskatzailea gako batekin sartuko da web orri pertsonalizatuaren bitartez. Txartelak osatu eta aurreikusiko ditu. Nahi dituen unitateak adieraziko ditu.
  • Posta elektroniko bat sortuko da eta enpresako arduradunari iritsiko zaio. Ontzat ematen badu, fabrikazio-agindua emango da.
  • Fabrikazio-agindua inprimategira iritsiko da. Lana egin eta zehaztutako epean bidaliko da.
  • Modu berean eska daiteke katalogoak, liburuxkak… inprimatzea.

Abantailak

Web to Print plataforma garatzearekin enpresari abantaila handiak eskaintzen zaizkio:

  1. Material inprimatua eskatu, onartu eta ematean ez da denborarik galtzen.
  2. Bakarrik dokumentuen azkeneko bertsioarekin lan egiten denez, akatsak saihesten dira.
  3. Korporazioaren kolore zuzenak ziurtatzen ditu. Korporazioaren material inprimatua korporazio-irudiaren koloreei leiala dela bermatzeko, bezeroak ziurtatutako inprimategi bakarrean inprimatzen da.
  4. Fabrikazio- eta emate-denborak aldez aurretik finkatzen dira. Ez dago itxaronaldirik, ezta ustekaberik ere.
  5. Une oro kontsumitutako aurrekontua ezaguna da eta ordezkaritza bakoitzaren kasurako zehatz daiteke.
Deskargatu produktuaren fitxa Eskatu informazio gehiago Ikusi produktu gehiago