INPRIMAKETA SEGURUA

Segurtasun-tintak erabiltzen direnean, ezin daitezke txekeak, tituluak, diplomak, ziurtagiriak, ekitaldietarako sarrerak, ticketak… faltsutu.

impresion-segura

Nola funtzionatzen du?

Segurtasun-tintak eta -bernizak erabiliz egindako inprimaketa gaur egun marka babestu eta inprimakietan iruzurra prebenitzeko sistemarik onena da.

Segurtasun-tinta mota desberdinak daude eta hautemateko orduan duten zailtasun-mailaren arabera sailka ditzakegu.

Segurtasun-elementu ikusgaiak

Segurtasun-neurri ikusgaiak dira eta erraz identifika daitezke:

  • Tinta termokromikoak, tenperaturarekin kolorea modu itzulgarrian aldatzen dutenak. Tenperatura-tarte bat gainditzean kolorea desagertzen da. Hiru tarte daude eskura: tenperatura hotza (10ºC), gorputz-tenperatura (30ºC) eta tenperatura beroa (40ºC).
  • Tinta fosforeszenteak. Tinta hauek argia botatzen dute, argi-iturri baten ondoan egon ondoren, bertatik kentzen direnean.

Ezkutuko segurtasun-elementuak

Egiaztatzeko instrumentu-ekipamendua behar dute:

  • Tinta fluoreszenteak. Tinta ikusgaiak edo ezkutuzkoak dira eta argi ultramorearen lanpara batekin argiztatzen direnean kolore desberdinak dituzte.
  • Tinta infragorriak. Tinta horiek ezkutuzkoak dira eta laser infragorriarekin argiztatuz, igorpen-kolore desberdinak ikus daitezke.

Deskargatu produktuaren fitxa Eskatu informazio gehiago Ikusi produktu gehiago