INPRIMAKETA ERREALITATE GEHITUAREKIN

Errealitate Gehituari esker, inprimaki batetik abiatuta esperientzia kognitibo mugagabeak gara daitezke.

realidad_aumentada

Nola funtzionatzen du?

Errealitate gehituak prozesu informatikoaren bitartez egiazko mundua eta birtuala konbinatzen ditu eta, ondorioz, ikuste-esperientzia aberastu eta komunikazio-kanala hobetzen dira. Erabiltzailea ordenagailuz sortutako munduan murgiltzen da.

Teknologia honi esker, dagoen errealitateari ikuste-informazioa erantsi ahal izango diogu. Adibidez, kamerari produktu inprimatua (liburua, kartela…) erakustearekin besterik gabe pantailan 3D irudikapena, bideoa, irudi panoramikoa, jokoa, galdeketa… azaltzen dira. Ordenagailua edo gailu mugikorra (telefonoa edo taula) behar da eta programa bat instalatua izan behar du.

Hurrengo urteetan Errealitate Gehitua informazio-iturri nagusi bihurtuko da.

Abantailak

Errealitate Gehitua:

  • Komunikazio-tresna eraginkorra da eta erabiltzaileak produktu inprimatuari erreparatzea ahalbidetzen du.
  • Liburuen ahalmen didaktikoa biderkatzen duen bitarteko didaktikoa da, efektu ikusgarriekin (hala nola 3D irudikapena) gure mezuak aberasten baititu.
  • Markatzaile batetik abiatuta sortzen da. Hasieran, kodea zen, baina orain programa informatikoak memorizatzen dituen irudi inprimatuak eta objektuak dira.

Deskargatu produktuaren fitxa Eskatu informazio gehiago Ikusi produktu gehiago