CROSSMEDIA

Bitarteko desberdinak erabiltzen dituen komunikazio-kanpaina: inprimaki pertsonalizatuak, SMS pertsonalizatuak, web toki pertsonalizatuak bezero bakoitzarentzat (PURL), gizarte-sareekin lotura…

crossmedia

Nola funtzionatzen du?

  1. Enpresaren datu-basetik abiatuta, komunikazio-beharrak aztertzen dira. Bezeroen talde batzuk (segmentazioa) aukeratuko dira eta multimedia kanal egokienak zehaztuko dira.
  2. Ondoren, elementuak diseinatuko dira: inprimakiak, SMSak, URL pertsonalizatuak, newsletterrak, mezuak gizarte-sareetan…
  3. Kanpaina garatuko da.
  4. Kanpainaren emaitzak grafikoen eta eskemen modura unean bertan ikus daitezke. Nolanahi ere, argi eta garbi erakusten dute helburuak bete al diren eta inbertsioa itzuli al den (ROI).

Konponbideak

Kanal anitzen kanpainak edo crossmedia izenekoak hurrengoetarako diseinatu eta gauzatzen dira:

1. Gure datu-baseko bezeroekin harremanetan jartzeko.

  • Asetze-maila orokorrari edo zerbitzu zehatzari buruzko galdeketak.
  • Gure produktuen eskaintzak.

2. Bezero berriei sustapen-kanpaina berriak egiteko:

  • Enpresaren aurkezpena.
  • Produktu bereziren baten eskaintza.

3. Ohiko bezeroen bitartez kontaktu berriak lortzeko, pizgarri baten truke (deskontuak, doako zerbitzuak, sustapen-itemak…) enpresa lagunei edo ezagunei gomendatuz: Hori birus-kanpaina deritza.

Deskargatu produktuaren fitxa Eskatu informazio gehiago Ikusi produktu gehiago