PRIBATUTASUN-POLITIKA

candado
Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) eta hura garatu duen arautegia betetze aldera, zuk zeure borondatez eman dizkiguzun datu pertsonalak GRAFILUR S.A.k kudeatzen duen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula jakinarazten dizugu. Fitxategi hori behar bezala inskribaturik dago Datuen Babeserako Espainiako Agentzian.

Zuk zeure datuak guri igortzean beren beregi, modu askean eta zalantzarik gabe baimentzen duzu GRAFILUR S.A.k datu horiek tratatzea; datuen tratamendu horren xedeak ondoko hauek dira:

  • Erabiltzaileak GRAFILUR S.A.ren web gunean erabiltzailearen eskura jartzen diren harremanetarako bideak baliatuz egiten dituen informazio-eskabideak, mandatuak edo bestelako eskaera guztiak izapidetzea.
  • GRAFILUR S.A.k eskaintzen dituen produktuei edota zerbitzuekin loturik dauden merkataritzaren arloko berriemateak bidaltzea, e-mailez, faxez, SMS bidez, MMs bidez, sare sozialen bitartez edo beste edozein bitarteko elektroniko edo fisiko baliatuz.

GRAFILUR S.A.k zure datuen sarbide, zuzentze, ezeztapen, informazio edo oposizioaren alorretako eskubideak egikaritzea bermatzen dizu, egun indarrean dagoen legerian xedaturik dagoenaren arabera. Eskubide horiek egikaritze aldera, eskabidea igorri beharko diguzu beren beregi, zure Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) kopiarekin batera, ondoko bitarteko hauek erabiliz:

  • o  E-maila: grafilur@grafilur.es
  • o  Faxa: 944 409 520
  • o  Posta helbidea: Grafilur, S.A. Cervantes etorbidea, 51. DENAC poligonoa, 21. eraikina, 48970 BASAURI /Bizkaia)

GRAFILUR S.Ak datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko eta, era berean, datuok galtzea, aldaraztea edo baimenik ez duten pertsonek atzitzea ere saihesteko hartu behar diren neurri tekniko eta antolaketaren arloko neurri guztiak hartu ditu.