Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa

  • Xixili_00b
  • Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa
  • Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa
  • Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa
  • Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa
  • Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa
  • Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa

Proiektuari buruz

Ni lamina bat naiz. Xixili izenaz ezagutzen naute antzinatik euskaldunek, nahiz eta beste izen asko izan ditudan betidanik. Munduko bazter askotan egon naiz, eta asko maite ditut zabalera handiko ur distiratsuak. Baita ur sakonean gordetako toki ezkutu guztiak ere. Ia ahaztuak ditut, ordea, hain da luzea nire bizitza.

Xixili

Leire Lekuonaren lehenengo liburua, eta Eguzkilore liburuak sortu berria den editorialak banatua. Narrazio lirain honetan, Bermeon Xixili izenaz ezagutzen den laminaren istorio asmatua daukagu, pertsonaia mitologiko horren ur azpiko erresuman murgilduko gaituelarik. Hegatsa galdu eta gizaki bihurturik, Xixili arrantzale gazte batez maiteminduko da. Baina liburu honek ez du istorio klasikoaren amaierarik izango.

150 gr-tako Arcoprint milk paperean inprimatua eta tela itxurazko paperadun tapa gogorrean enkuadernatua.

 

 Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa, Leire Lekuona Elizondok idatzia eta editatua, eta Grafiluren maitasun handiz inprimatua.

Proiektuaren informazioa

Bezeroa: Leire Lekuona
Kategoriak :