Mezuak hormatik – Erakusketaren katalogoa

  • carteles-museo-bbaa-01
  • Mezuak hormatik – Erakusketaren katalogoa
  • Mezuak hormatik – Erakusketaren katalogoa
  • Mezuak hormatik – Erakusketaren katalogoa
  • Mezuak hormatik – Erakusketaren katalogoa
  • Mezuak hormatik – Erakusketaren katalogoa
  • Mezuak hormatik – Erakusketaren katalogoa

Proiektuari buruz

Izen bereko erakusketarako argitaratu den katalogoa: Mezuak hormatik. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975).

Liburu honek, 416 orrialdetan, Arte Ederren Museoaren antzinako kartelek osatzen duten funts handiko 200 obra baino gehiago jasotzen ditu. Euskal Herriko Unibertsitatearen Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslea den Mikel Bilbao Salsiduak hautatu ditu kartelok.

Obra horien bidez, zenbait kartelgile aitzindari ezagutu ahal izango ditugu, berbarako, Jules Chéret, Eugène Grasset edo Théophile Alexandre Steinlen; halaber, nazioarteko anitz diseinatzaile ere aurkituko ditugu, besteak beste, Leonetto Cappiello, Raymond Savignac, Saul Bass, Milton Glaser, Jan Lenica, Armando Testa edo Shigeo Fukuda. Pablo Picasso, Joan Miró, Chillida, Ibarrola eta abarren obrak ere ikusi ahal izango ditugu.

Era berean, publizitatearen arloko euskal kartelgintzaren bilduma hautatua ere jasotzen da. Zenbait margolari aurkituko ditugu, besteak beste, Adolfo Guiard, Aurelio Arteta, Antonio de Guezala edoo Elías Salaverría, eta bai marrazkigile handiak ere, adibidez, Rafael de Penagos, Federico Ribas, Emilio Ferrer, Josep Morell, Manolo Prieto, Josep Artigas…

Argitalpen honek ediziorik onena izan duen liburuari 2. saria jaso zuen 2016. urtean, 2015eko Arte-Liburuak kategoriaren barruan. Sari hori urtero ematen du Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak.

Grafilur liburuaren inprimaketa (offset kuatrikomia + berniza). Azaleztapenari dagokionez, orriak hariz jostea eta bizkar zuzeneko estalki gogorra aukeratu dugu; horrela, 20,5 x 33 zentimetroko liburuki erakargarri bezain erabilerraza atera zaigu (bertikala), obra mota hau aurkeztea zeharo errazten duena.

 

“Mezuak hormatik – Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975)” izeneko erakusketaren katalogoa – Grafilurren inprimatua.

Proiektuaren informazioa

Bezeroa: Bilboko Arte Ederren Museoa / Museo de Bellas Artes de Bilbao