Mendi bi / Dos montañas

  • Mendi_bi_01
  • Mendi bi / Dos montañas
  • Mendi bi / Dos montañas
  • Mendi bi / Dos montañas
  • Mendi bi / Dos montañas
  • Mendi bi / Dos montañas
  • Mendi bi / Dos montañas

Proiektuari buruz

Mendi Bi/Dos Montañas liburu-katalogo forman argitaratu den proiektua da; argitalpenean toki bat kokaleku berezi bati lotuta dagoenean sortzen den tokiaren nozioari buruz hausnartzen da, hau da, kokaleku horrek antzina antzinatik biztanleak edukita bere ezaugarri fisikoengatik zentzu sinbolikoa duenean. Bi erakusketatan garatu den lanetik abiatuta –”Entzun edo mapa ulertu” eta “Montaña Interna“–, mendiak inguruabar moduan duen izaerari buruzko alderdi batzuk planteatzen dira, batez ere hala gure nortasun kolektiboari nola indibidualari buruzko adierazleen sortzaile moduan.

Naturarekiko eta, zehatzago esanda, mendiarekiko gure erlazio kulturalari buruzko hausnarketa bi tokitatik planteatzen du, bi alderditik (kanpokoa/barrukoa) eta elkarri lotuta dauden bi erakusketatik, eta horregatik bi lanek ispilu-irudia islatzen dute, lehenengoa bere barruan 17.000 urte baino gehiagoko erabilera erritual batzuen aztarnak gordetzen zituen arren harrobi baten ustiapenagatik desagertu egin den mendi baten bidez (Praileaitz) eta, bigarrena, neurri handi baten hegalaren goialdean duen koba baten izaerari lotuta zuen esanahi sakratuaren ñabardurak galdu dituen mendi bati dagokionez (Anboto). Esanahi bi horien batuketak, horien izaeraren errealitateak edo euretan agertzen diren femeninoa/maskulinoa kontrakoen bilakaerak erakusketa horietan garatu zen eta argitalpen honekin zabaldu edo osotu nahi den   lana bideratu zuten.

Mendi Bi/Dos Montañas, Gentz del Valleren proiektua da, liburu-katalogoaren forma du eta bi liburuki eta estutxea ditu. Inprimatzailea Grafilur da.

Proiektuaren informazioa

Bezeroa: Gentz del Valle