Box

  • Box-portada0
  • Box
  • Box
  • Box
  • Box
  • Box
  • Box

Proiektuari buruz

Noctis Photo Books argitaletxeak liburu berri bat kaleratu du: Iñaki Mendizabalen BOX.

Izenburuak (BOX) engainura bultzatzen gaitu, argazki-liburu honetan idazleak boxeoa erabiltzen duelako gu ikuspegi lausotuagoetara eramateko, baina oihartzunez eta estimuluz beteta daudenak, eta beste ikuspuntu batzuk iradokitzeko, ring-eko antzeko erritmo kementsua ezarriz.Mina, bakardadea, diziplina, isiltasuna, porrota… gizakiaren sentipen ohikoak dira, baina boxeoan hain sakon bizitzen dira, non diziplina bizitzaren ispilu bilakatzen baita, kasu honetan, bizitzaren alderik ilunenarena.

Honela, itxuraz desordenatua eta arrotza zaigun mundu bat ezagutzera gonbidatzen gaitu Mendizabalek, alegiazko mundu bat eskaintzen digula, baina mundu erreala bera bezain sinesgarria. Hamasei sokek osatzen duten amaraunean sintonia iluna irudikatzen du argazkilariak, gordina bezain ederra, eta irakurlearen esku uzten ditu hortik gorako interpretazioak. Irakurlea diogu, irakurtzeko liburua delako BOX, begiratzeko bezainbat. Baina kontuz: ring gaineko borroka zoroa eta kontrolaezina bailitzan, akituta utziko zaituelako, beltzaren beltzez.

BOX dituen haluzinazio-ongailuez gain, eta hain pertsonalak diren sortze-lanetan gertatzen den bezala, argazkilariak gu guztion aurrean boxeoaren munduari buruz duen ikuspuntua eta bere barne-mundua eta bere fantasmak ikusgai jartzen ditu, liburuari saihestezina den halo auto-erreferentziala emanez.

Proiektuaren informazioa

Bezeroa: Iñaki Mendizabal