Adrift in blue • Fin del mundo

  • findelmundo01
  • Adrift in blue • Fin del mundo
  • Adrift in blue • Fin del mundo
  • Adrift in blue • Fin del mundo
  • Adrift in blue • Fin del mundo

Proiektuari buruz

Nicolás Janowski argazkigintza dokumentalean espezializatutako argazkilaria eta antropologoa da, eta bere lan hau argazkigintza-instalazio batek (Adrift in blue), webgune batek (adriftinblue.com) eta liburu batek (Fin del Mundo) osatzen dute; liburua Chaco-k editatua da eta Grafilur Arte Gráfico-k inprimatutakoa.

Irudizko Suaren Lurraldearen inguruan egindako bidaia baten bitartez eta Fin del Mundo inprimatutako proiektuaren orrialdeen bidez, autoreak “ezaguna dena” amaitzen deneko kontzeptuari buruz hausnartzera eramaten gaitu; kontzeptu hori irakurle bakoitzaren pertzepzio subjektiboa eta ezberdina izan daiteke, bakoitzak bizitakoaren arabera aldatzen dena.

Janowskiren argazkigintza-lanarekin batera (lan honetatik hunkitzen gaituena urdin hotza da, ia-ia izoztua, muturreko gordintasuna duena) zenbait une historikoetan Suaren Lurraldetik igaro ziren espedizioetako bidaia-liburuetatik ateratako testu-zatiak daude. Hala, testu horiek orrialde hauetan zehar irakurlearekin batera doaz eta testu txikien bitartez bidaiari haiek “Munduaren bukaerari” buruz zuten ikuspuntua edo pertzepzioa ilustratzen dute.

Orain dela gutxi lan honek “Premio de Fotolibro Latinoamericano 2017″ saria jaso zuen Foto Museo Cuatro Caminos museoak antolatutako argazkigintzari buruzko latinoamerikar hizketaldian.

Proiektuaren informazioa

Bezeroa: Editorial Chaco