Skip to content Skip to footer

Adituak gara kalitate handiko inprimaketan,
kolorearen kudeaketan eta akabera berezietan

Adituak gara kalitate handiko inprimaketan,
kolorearen kudeaketan eta akabera berezietan

ERREALITATE BIHURTZEN DITUGU IDEIAK

35 urtetik gorako esperientzia dugu ekoizpen grafikoan, eta eskakizun handiko erronketara egokitzeko gai gara:

  • Tirada handi eta txikietarako inprimaketa digitala y offset inprimaketa

  • Prozesu integrala: inprimaketa-aurrea, inprimaketa eta koadernaketa

  • Eskuzko irtenbideak

  • Inprimatzeko euskarri bereziak

  • Logistika

KOLOREAREN KALITATEAREN KUDEAKETA ETA BERRIKUNTZA

Kolorea menperatzen dugu

Gure inprimaketa-prozesu estandarizatuak offset inprimaketan kolorimetria printzipio moduan ezartzen duten arau zorrotzak betetzen ditu.

Kolorearen uniformetasuna bermatzen dugu prozesuan, gure inprimaketa-sistemarekin konektatutako espektofotometroari esker. Tresna honek orriaren gainazal osoa irakurtzen du azkar-azkar, eta adierazitako estandarrarekin erkatzen du. Beharrezkoa bada, tintaren ekarpena doitzen du, harik eta helburuarekin bat egin arte. Horrela, kolorearen egonkortasunari eusten diogu tirada osoan.

AITORTZAK

Gure bezeroen eskerronak dira emaitza onena eskaintzeko garatzen dugun erabateko arduraldiaren sari onena.

Baita gure ekoizpenek jasotzen dituzten sariak ere:

INGURUMENAREN ZAINKETA

PROZESU ZEIN ZERBITZU BIKAINAK

Urtez urte, azterketa ofizialak gainditzen ditugu, eta kalitatearen ISO 9001 ziurtagiria nahiz ingurumenaren ISO 14001 ziurtagiria berritzen ditugu. Horrez gain, PEFC ziurtagiria Espainian jaso zuten lehenengoak izan ginen.

FSC® ziurtagiriak eta PEFC™ ziurtagiriak gure jarduketak jasangarriak direla bermatzen dute eta inprimatzeko darabilgun papera jasangarritasunez kudeatutako basoetatik datorrela. Gainera, horri esker, gure bezeroek ziurtagiri horien irudia jarri dezakete euren argitalpenetan, azken kontsumitzaileekin duten konpromiso horren erakusgarri.

GIZARTEAREKIN ETA KIROLAREKIN DUGUN KONPROMISOA

Denon artean, etorkizun hobea

Orainean hartzen ditugun erabakietan dago bizileku daukagun ingurunea hobetzea. Kausa sozialak eta kirol-jarduerak sustatzen dituzten zenbait ekimenetan parte hartzen dugu.

Honako balio hauekin bat gatoz: ahalegina, talde-lana, irmotasuna, bikaintasunaren bilaketa eta ingurumenaren errespetua. Guretzat harro egoteko modukoa da balio horien adierazgarri diren kirolak sustatzea; esate baterako, eskupilota eta estropadak.

Isuntza Arraun Elkarteko Lekittarra traineruaren babesleak gara. BBK Fundazioarekin lan egiten dugu, joera globalak gizartera hurbiltzeko, eta BBK TRENDS FORUMeko laguntzaileak gara.

Era berean, konpromisoa hartu dugu gazteen etorkizunarekin, eta IED ESPAÑAko laguntzaileak gara (Design Institutu Europarra). Bertan, hain zuzen ere, jakintza didaktikoa eskaintzen diegu industria sortzaileko etorkizuneko profesionalei, hitzaldien eta inprimategira egindako bisitaldien bidez.