LOGISTIKA ETA ESPORTAZIOA

PREMIAZKO 1.000 DIPTIKO EGIN ETA 50 UNITATE LONDRESERA, 150 PARISERA, 300 HONG KONGERA ETA 500 MADRILERA BIDALI BEHAR AL DITUZU? EZ DAGO ARAZORIK. GUZTIA ANTOLATZEN DUGU BEHAR DUZUN DATAN IRISTEKO.

Logistika eta stocka kudeatzea

Biltegian 2.000 m² baino gehiago ditugu eta lan inprimatu bukatuak eraginkortasunez kudeatzen ditugu, une zehatzean eta behar bezalako baldintzetan toki egokian egon daitezen.

Banaketa eta garraioa bitarteko propioekin edo laguntzaileen bitartez egiten da. Azkenekoek urteetan zehar beren jakinduria erakutsi digute

Halaber, biltegian paper- eta material-mota diferenteen stock handia dugu, beraz, askotan lanak arinago has ditzakegu, paper-eskaerak iristera itxaron gabe.

Gure produkzio-zentroa Basaurin (Bizkaia) kokatuta dago, Bilboko hirigunetik 10 km-ra, komunikazio-gurutzagunearen (A-68, A-1 eta A-8 autopistak, Kantauriko autobidea…) ondoan, Loiuko nazioarteko aireportutik 15 minutura eta Bilboko portutik 20 minutura. Iberiar penintsularen iparraldean kokatuak gaude eta horrek Europan lehiakorragoak izaten laguntzen gaitu.

 

Esportazioaren saila

Bokazio esportatzailea dugu eta Europa guztian eskaintzen dugu zerbitzua esperientzia zabala duen sailaren bitartez.

Duela 25 urte, besteak beste, hurrengo herrialdeetan gaude: Ingalaterra, Frantzia, Alemania, Portugal, Holanda, Suedia eta Belgika. Gure kokapena, iberiar penintsularen iparraldean, funtsezkoa da Europan lehiakorra izateko.

Gure esportazio-saila 7 pertsonak osatzen du eta ingelesa, frantsesa eta alemana menderatzen dute. Ildo horri eutsiz, salmenta-prozesu guztia kudeatu eta produkzio guztian zehar lana jarraitzen dute. Bezeroarekin modu sinkronizatuan lanean dihardu eta, xede horrez, komunikazioa jariakorra da. Une oro eskatzen dituen datuak eskuratzen zaizkio.