Kalitatea esperientziaren, etengabeko hobekuntzaren eta teknologiaren batura da. Bezeroaren beharrak ulertzea, behar bezalako ekintzak garatzea eta teknologiarik egokiena erabiltzea lan bakoitzean gehieneko kalitatea lortzeko oinarriak dira..
ISO 14001:2004 ingurumen-ziurtagiriak bitartekoak eta hondakinak kudeatzean optimizatzeko eta gure jardueraren ondorioz sortutako ingurumen-inpaktu negatiboa murrizteko lana onartzen du.
FSC® babes-katearen ziurtagiria izanez gero, baso-produkzioaren linea ebaluatu behar da, zuhaitzetik azken produktura arte, etapa guztiak (prozesatzea, eraldatzea, manufakturatzea eta banatzea) barne, egurra behar bezala kudeatutako basotik datorrela egiaztatzeko.
PEFC™ ziurtagiriarekin Espainiako lehenengo talde grafikoa gara. Hala, erabilitako papera eta aurreinprimaketaren, inprimaketaren eta azaleztapenaren prozesuak baso-iraunkortasunaren irizpideekin bat kudeatzen direla bermatzen dugu.
Bai FSC® ziurtagiriak, bai PEFC™ ziurtagiriak, baso-kudeaketa arduratsua egiten laguntzeaz gain, egiten ditugun inprimakietan beren zigiluak erreproduzitzeko baimena ematen digute. Horren harira, gure bezeroek beren bezeroei basoen iraunkortasunarekin konpromisoa erakuts diezaiekete.