Argitalpen-munduan hasi eta merkataritzaren munduraino zabaltzen gara. Ildo horri eutsiz, produkzio-prozesu guztia egiten dugu: kudeaketa, aurreinprimaketa, inprimaketa, azaleztapena eta azken banaketa.
Gure arrakasta gure bezeroen eta merkatuaren beharretara erraz moldatzeari sor diogu, etengabe aldatzen ari baita.
Gure profesionalen esperientzia eta ezagutza, goi-mailako teknologia izatea eta zerbitzu zorrotza ematea epe luzera arrakasta bermatzeko gakoak direla uste dugu.
10.000 m² baino gehiagorekin puntu estrategiko batean kokatuta gaude: Basaurin, Bilbotik 10 km-ra, komunikazio-gurutzagune garrantzitsuaren ondoan eta Loiuko nazioarteko aireportutik 15 minutura. Pribilegiozko kokapen horri esker, lanak azkar irten daitezke munduko edozein tokitarantz.
Gure merkatu geografikoa nazionala eta nazioartekoa da: Ingalaterra, Frantzia, Alemania, Suedia, Belgika eta Portugal dira gure lanen jomuga batzuk.