Enpresa eta erakunde batzuek ale-kopuru handirik behar ez duten lanak eskatzen dituzte zenbait aldiz.

Halaber, zeharo gora egin du beren proiektua argitaratu nahi duten norbanakoen kopuruak. Eleberria izan daiteke, edo errezeta-liburua, familiaren historia, tesia, argazki-liburua…

Grafilurrek inbertsio handia egin du liburuen inprimatze digitalaren atala beren beregi sustatzea xede duen makineria erosteko, liburu-tiradak txikiak izaten diren kasuetarako. Makineria horren bidez, lan mota hau ekoizteko hobeto posizionatzea erdietsi du: ekoizpen-ahalmena zabaldu du eta lanak emateko epeak murriztu ditu.

Honako hauek dira ekipamendu berri honen elementurik adierazgarrienak:

  • EVA/PUR itsasgarriz lekedatzen den azal arruntezko koadernaketa-linea, ordu betean EVA itsasgarriz 400 liburu eta PUR itsasgarriz 250 liburu egitea ahalbidetzen duena
  • Hirualdeko gillotina, ia prestaketarik gabe formatu guztiei egokitzen zaiena
  • Beltzezko liburuetarako inprimagailua, minutuko DINA4ko aldebiko 250 irudi inprimatzeko ahalmena duena
  • Paperezko formatu txikietarako gillotina lasterra
  • Inprimatze digital, azkar eta moldaerrazerako erabiltzen den ijezteko makina