Grafilurrek Inprimatze Digitalaren Sailean makina berria sartu du eta jada zegoenari, HP Indigori, laguntzeko izango da. Hala, inprimatzearen segmentu horretan zerbitzua osatuko da. Ale gutxi, baita bakarra ere, behar direnean erabiliko da.

Azken belaunaldiko Ricoh Pro C7110 makina da eta prestazio berriztatzaileak ditu:

  • Orrialdearen gehieneko tamaina: 330 mm x 700 mm; horri esker, banner motako kartelak, A4 tamainako triptiko itxiak… inprima daitezke.
  • Euskarri mota askoren gainean inprimatzea:papera, PVC polibinil kloruroa, euskarri magnetikoak…
  • Inprimakiak pertsonalizatzeko software funtzionala du eta, modu horretan, datu aldakorrarekin inprimaketaren potentzia gehitzen da.
  • Inprimaketak nabarmentzeko berniza inprimatzea.
  • Tinta fluoreszentearekin inprimatzeko aukera.
  • Tinta zuriarekin inprimatzea, euskarri gardenen, kolorezko paperen, metalizatuen… gainean jarduteko. Sormen aukerak anitzak dira.

Ekipo honi esker, kolore guztietan (kuatrikromia) + bosgarren kolorean (zuria, berniza edo fluoreszentea) inprima daiteke, iraganaldi berean emaitza bikainak lortuz. Gainera, kostuak, ekoizpen denborak eta ondorengo bukatu prozesuak murrizten dira.

Bestalde, elementu horiek konbinatuta sormen adituek eta, oro har, jendeak inprimaki aberatsagoak izango dituzte eta, ondorioz, tradizionalki inprimatuekiko desberdintasuna handigoa da, bai estetikari (ikuste inpaktu handiko inprimaketak), bai funtzionaltasunari erreparatuz. Horrez gain, segurtasunarekin zerikusia duten inprimakiak egin daitezke:ekitaldietarako sarrerak –faltsutzeko zailagoak-, identifikazioak, txartelak…

Makina hau erantsi ostean, Grafilurrek inprimaketaren eremuan gure bezeroari sortzen zaion edozein beharren aurrean erantzuteko gaitasuna hobetzen du eta, beraz, inprimaketa digitalaren, offset inprimaketaren eta azaleztapenaren eremuetan gure zerbitzuen eskaintza sendotzen da.