Efizientzia, etengabeko hobekuntza, konpromisoa, kalitatea… horiexek dira gure izateko arrazoiak, mugiarazten gaituzten balioak, gure produktu, zerbitzu eta prozesu guztietan daudenak.

Grafilurrek, ISO 9001:2008 kalitate-ziurtagiriaz gain, baditu ISO 14001:2004 ingurumen-ziurtagiria eta basogintzako FSC® (Forest Stewardship Council®) eta PEFC™ (Programme for the Endorsement of Forest Certification™) sistemetako ziurtagiriak ere. Horiek guztiek bermatzen dute kalitate-estandarrik zorrotzenen arabera lan egiten dugula eta, gainera, basogintzako jasangarritasun-irizpideei jarraituz kudeatzen ditugula gure baliabideak.

Ingurumenaren babesaren arloan aurrera egiteko gure ahaleginean, naturarekiko eta ingurune jasangarriarekiko konpromiso egokia eskatzen diegu gure hornitzaileei ere, eta, horren erakusgarri, iturri %100ean berriztagarritik ekoiztutako energia elektrikoaren horniduraren ziurtagiria eman digute gure argindar-hornitzaileak eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC). Bermatuta dago, beraz, erabiltzen dugun energia konfiantzako iturrietatik baino ez dela ekoizten eta beraren hornidura gardena dela.