Ekainaren 22an, Enkarterrietako Museoak Itxaropena iñoiz ez da galtzen. Enkarterri 1937. Gerra zibilaren azken hilabeteak Euskadin” erakusketa inauguratu zuen.

Museoko arduradunen hitzetan, erakusketa urte beteko ikerketa lanaren emaitza da, eta Gerra Zibilean Enkarterrin gertatutakoaren lehenbiziko ikuspegi globala eskaintzea du helburu. Halaber, honako hau lortu nahi da: erakusketa historiako aldi hori sakonago ezagutzeko lehenengo urratsa izatea, bai eta etorkizuneko lanetarako akuilua ere.

Grafilurrek ekitaldi horretan parte hartu du inaugurazioaren egun berean aurkeztutako liburu bat argitaratuz. Liburu horrekin batera cd-rom bat ere badoa; han jasotako argitalpen interaktiboa ere Grafilurrek diseinatu eta programatu du.

Informazio gehiago eskuratzeko hona jo dezakezue: Museo de las Encartaciones.