BALA arte-liburuak editatzera bideratutako azoka da. Arte-liburutzat jotzen dira ikuspegi artistikoa dutenak eta berez ederlan direnak.

Lehenengo edizioa Bilbon egin zen 2013ko abenduaren 12tik 15era, Victor kaleko 5. zenbakian.

Bere helburua argitaletxeen, liburutegi espezializatuen eta norberak editatutakoen artean topaketa- eta elkarrizketa-gunea sortzea da. Horretarako, standak jartzen dira eta hitzaldiak, aurkezpenak eta tailerrak daude. Arte-liburuak, argazkiak, grafikoa, autoedizioak, argitalpen bakarrak edo fanzineak argitaratzearekin erlazionatuta, hasiberriak diren praktiketara bideratutako plataforma.

Grafilur, argitalpen artistikoetan aditua, da babeslea.

BALA Bilboko arte-liburuaren azokari buruz gehiago jakitea