Iragan den abenduan BALA Bilboko Arte Liburu Azoka 2017 egin da, Banizu Nizukek antolatzen duen urteroko azoka eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Bilboko Udalaren babesa duena.

Parte hartzeko aukera izan dugu – aurten ere – laguntzaile gisa.Bisitan etorri den ikuslegoaren aldetik harrera ezin hobearekin, gure stand-a muntatu eta Argitalpen-Produkzioari buruzko hitzaldietan parte hartu dugu.

Informazio guztia BALAren Facebook-ean eta Banizu Nizuke-ren webgunean aurki dezakezue.