Skip to content Skip to footer

ARTEA ETA ARGAZKILARITZA

Lanaren nortasunaren erakusgarri diren materialak eta akaberak

Gure bezeroen eskakizunaren eta erronken ondorioz, maila goreneko lanetan espezializatu gara. Horri esker, hobera egin dugu, eta kalitate bikaineko emaitzak lortu ditugu. Museoak, artistak eta argazkilariak gure aliatu onenak dira, kolorearen kudeaketan, materialen ikerketan, akaberetan… bikaintasuna lortzeko orduan. Prozesu guztien jarraipena egiten dugunez eta sektorean bertan esperientzia dugunez, esku onetan egotean lortzen den lasaitasuna eskaintzen diegu bezeroei.

Besteak beste, honako hauexek guganako konfiantza dute: argazkilariak, Ricky Dávila, esaterako; argitaletxeak, Fulgencio Pimentel, adibidez; edo museoak, Bilboko Arte Ederren Museoa, esate baterako. Era berean, proiektu aitortuetan ere parte hartu dugu; adibidez, Iván Nespereiraren Nueva Galicia liburua, urteko argazki-liburu onenaren Photo España Saria irabazi duena.

Zenbait eratako proiektuak garatzen ditugu:

  • Museoetako erakusketen katalogoa – Argazki-liburua – Fine Arta – Komikien eta mangen liburua – Bidaia-liburua