Skip to content Skip to footer

AKABERA BEREZIAK

Zeure proiektuaren aukerak ezagutu

Zenbait eratako proiektuak garatzen ditugu:

Tinta fluoreszenteak, metalezkoak, ikusezinak, termokromatikoak, makinako berniz akrilikoa, UVI berniza, soft touch plastifikatua, stampinga, stamping holografikoa, lehorreko aztarna, trokelatuak, zulatuak, serigrafia, kontrakolatuak, erliebea eta lehorreko grabatua.

Koadernaketa klasikoak: azal gogorra, hariz jositako azal arrunta, fresatutako azal arrunta, produktu tolestua, grapa, wire-o edo espirala…

Zenbait koadernaketa: ehuna, holandarra, japoniarra, Otabind, artisau-koadernaketak…

Lamina artistikoen Fine Art inprimaketak zehaztasun paregabea duen inkjet teknologia darabil. Kalitate handiko paperetan darabilgunean, jatorrizko artelanaren ezaugarriei eusten dien erreprodukzioa lortzen dugu

Tirada txiki edo luzeetarako liburuak ekoizten ditugu. Era berean, diseinua, maketazioa eta ekoizpen grafikoa eskaintzen dituen zerbitzu integral espezializatua dugu eskuragarri.

Gune batzuk modu selektiboan inprimatzen ditugu usain-mikrokapsulak dituen berniz koloregabearen bidez. Berniz hori igurzten denean, mikrokapsulak hausten dira, eta usaina askatzen dute. Usain estandarrak daude, baina nahierara ere egin daitezke.

Segurtasun-tintak darabiltzagu (termokromatikoak, fosforeszenteak, fluoreszenteak eta infragorriak), txekeen, tituluen, diplomen, ziurtagirien, ekitaldietarako sarreren, tiketen… faltsifikazioa ekiditeko.